ARIMA DUEN MUSIKA
“Oriente” (Andaluzia)
¤ AURKEZPENA EUSKADIN ¤
Antonio Lizana gaztetatik jaso du flamenkoaren influentzia San Fernandon, Camarón de la Islaren sorterria. Saxofoiaren aukera guztiak esploratzeko haren nahiak eraman zuen musika klasikoa ikastera, eta jazza aurrerago. 2011n, goi-mailako jazz ikasketak burutu zituen Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia. Orduan sortu zuen Antonio Lizana Group proiektua, zeinean konposatzen, idazten, abesten eta saxoa jotzen duen, flamenko-tradizioa, munduko erritmoak eta jazz-abangoardia uztartzen dituelarik.
Hainbat orkestratan aritu da, hala nola Afrodisian Orchestra-n, Miguel Blancorena, eta Afro-latin-jazz Orchestra-n, Arturo O’Farrill-ena; taulara igo da Andy eta Jerry González anaiekin, Dave Valentinekin, Papo Vázquezekin eta Gregg Agust-ekin, besteak beste; eta artista ugarirekin lan egin du: batzuk aipatzearren, Guillermo McGill, Chambao, Raimundo Amador eta José Mercé.
De viento eta Quimeras del mar argitara eman ostean, bere hirugarren lana aurkeztuko digu zuzeneko kontzertu sutsu batean, aire berrikoa eta bizia. Bidaian eramango gaitu Cádizetik New Yorkera, jai eta neurritasun mezu batekin.
MUSIKARIAK: Shayan Fathi (bateria), Iván Ruiz (baxu elektrikoa), Daniel García (pianoa), Mawi de Cádiz (dantza eta koruak), Antonio Lizana (saxoa, ahotsa eta konposaketa)
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 27an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 €
INFORMAZIO GEHIAGO: Antonio Lizana
ZIKLOA
GOMENDATUA
Iruzkindu