Antonio Zambujok bertan behera utzi du bihar Kultur Leioan eskaintzekoa zen kontzertua, gaixorik dagoelako. Biharko aurreikusitako kontzertua mantendu egingo da; izan ere, Antonio Zambujoren emanaldiaren aurretik aritzekoa zen Lula Pena izango da kontzertuan.
Kontzertua bertan behera utzi izanak zenbait aldaketa ekarriko ditu. Hori horrela, Lula Penak biharko kontzerturako programatutako errepertorioa luzatuko du, eta kontzertu bien artean aurreikusitako “atsedenaldi gastronomikoa” Lula Penaren emanaldia amaitu ondoren egingo da.
Sarrera itzuli nahi dutenek Kultur Leioako txartel-leihatilan egin ahal izango dute, bertan itzuliko baitiete sarreraren zenbatekoa.
Informazio gehiagorako, deitu 94 607 25 70 telefono-zenbakira.
Iruzkindu