Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Antzerkia eta dantza “Eguneko menuan”RSS Blog

Menú del día

Noemí Vianak eta Jesús Rubiok “Eguneko Menu” gozoa prestatu dute ostegun honetarako. Antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizun hau Estatuko hainbat hiriburutan izan da, ostegunean Leioaren txanda da.

Sarrera: “Ofelia” otarteko txikia, Jesús Rubio chefaren azken platera. Lehenengo platera: Haragia. “Sinnerman”. Plater fresko eta eferbeszentea, Nina Simoneren ahotsaz lagundurik. Bigarren platera: Arraina. Zapore bizien nahasketa harrigarria, naïf ukitu batekin. Haragiaren eta arrainaren artean, bideo-dantza itxurako sorbete aparduna: “Harria, papera, artaziak”. Postrea: Tarta nahierara.

Hori guztiori urteko Errioxa ardo on batez lagundurik. Entretenimendua eta janari ona, astuntasun sentsaziorik utziko ez dizuna. On egin!

Non: Auditorium
Eguna: Urriaren 20an
Ordutegia: 20:00etan
Sarrera: 10 euro

KATEGORIAK: Bloga, Dantza
Etiketak: , , , , ,
2011, urriak 18

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)