Apirilean zehar Kultur Leioak programazio interesgarria eskainiko du Dantzaren inguruan. Dantza garaikidea eta familia guztiarentzat, argazki-erakusketa interesgarri bat mugimenduaren bidez espazioak sortzeari buruz, hitzaldiak, proiekzioak, ikuskizun laburrak…eta Dantzaren Egunaren ospakizun berezian flashmob bat eta Andoni Aresti Dantza Eskolaren “Dantzaria” ikuskizuna.
Apirilaren 8an Auditoriumean BARBECHO ikuskizuna izango dugu, sorkuntza prozesuari buruzko hausnarketa bat, Natxo Montero Danzaren eskutik. Apirilaren 22an Igor Calongek zuzentzen duen Cielo Raso konpainiaren txanda izango da, TORMENTA ikuskizunarekin. Apirilaren 24an, familientzakoa; Cía. Entremans galiziar konpainiak XOGA eskaintzen digu, ikus-entzunezko lan didaktiko bat 3 urtetik gorako haurrentzat. Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, DANTZARIA ikuskizunarekin, non flamenkoa eta euskal dantzak uztartzen diren Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik.
Gainera, hilabete osoan zehar, zehatz-mehatz, apirilaren 7tik maiatzaren 8ra arte, Kultur Leioako erakusketa gelan, “IMBERMOVES Espazioen konkista mugimenduaren bidez”. argazki erakusketa, Elías Aguirre artistarena, ikusi ahal izango da.
Autorretratu proiektua da, bidaietan zehar, modu iragankorrean hiri-arkitekturak bilatu eta argazkia egiten die, eta baita altxor naturalei eta gorputza harreman sinbiotikoa izatera gonbidatzen duten lekuei ere. Espazio aldakor eta gorputz geldigaitzaren arteko solasaldiak, beraietan esku hartzean, esanahi berriak hartzen dituzten lekuak konkistatzeko borroka islatzen du, non arriskua inplizitua den. 5 kontinentetan zehar hainbat kokapen dira protagonista konkista honetan; horietako batzuk ezkutatuak Espainia, Italia, Senegal, Ekuatore Ginea, Frantzia, Filipinak, Vietnam, Txina, Zelanda Berria, Australia… bezalako herrietan.
Erakusketaren irekiera apirilaren 7an, ostegunarekin, arratsaldeko 20:00etan izango da. Elias Aguirrek “Flightless” lanaren zati bat interpretatuko du, eta ondoren, bere eskutik erakusketako lan guztien zehetasunak ezagutzeko aukera izango dugu. Hurrengo egunean, apirilaren 8an arratsaldeko 19:00etan, eta erakusketa gela berean, bere proiektuari buruzko hitzaldi-proiekzio bat emango du.
Iruzkindu