Apirilaren 21era arte zabalik dago Bosteko 2023 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea. Euskal arte garaikideko erakusketa bost udalerritan egongo da ikusgai: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa.
Interesdunek deialdiaren oinarriak eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:
BOSTEKO erakusketa koordinatu ibiltaria da, eta bere helburu nagusia da euskal artista plastiko ezagunen obra ezagutaraztea eta zabaltzea erakusketa aurkezten den Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan.
Erakusketaren bidez, arte garaikidea herritarrei, oro har, modu irisgarrian ezagutarazi nahi dugu.
BOSTEKO antolatzen dugu Bizkaiko Lurralde Historikoko bost udalerritako (Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa) kultura zerbitzu edo sailek. BOSTEKO erakusketa ibiltarian hiru artistaren obra erakutsiko ditugu, eta partaide bakoitzaren estiloa islatzeko lau obra erakutsiko ditugu, gutxienez.
Erakusketa erakusgai dauden obren hari-gidari izan liteke, edo ez. Iaz, 2022an, HABITAR/BIZI izenpeko erakusketak espazio ideian jarri zuten erdigunea erakutsitako lanek.
Iruzkindu