DANTZA
Organik Dantza Antzerki (Euskadi)
¤ LEKU MUGATUA ¤
¤ ESTREINALDI ABSOLUTUA ¤
Arnasa dantza inklusiboko lan bat da; interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat agertzen dira oholtzan. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du.
Arnasa konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da. Dibertsitatearen munduan murgilduko gara eta gure komunitateko kolektiboekin lan egiten dugu tokiko kultura ehuna sustatzeko.
Horretarako, hainbat tailer egin ziren Getxoko hainbat kolektiborekin. Horietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu ziren dantzaren bitartez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantzalan inklusibo bat sortzeko prozesua bultzatzea, kolektibo hori sormenprozesu horren protagonista bihurtzeko.
IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Natalia Monge.
SORKUTZA ETA ANTZEZLEAK: Pilar Andrés, Carlos Alonso, Mikel Aristegui, Jon Ander Garamendi.
KONPOSAKETA MUSIKALA: Jon Ander Garamendi.
JANTZIAK: Celia Egaña.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 28an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.organikdantza.com
Iruzkindu