DANTZA URBANOA
Brodas Bros (Catalunya)
Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.
Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.
Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperientzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!
JATORRIZKO IDEIA ETA KOREOGRAFIA:Brodas Bros.
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Lluc Fruitós.
DANTZARIAK: Pol Fruitós, Lluc Fruitós, Berta Pons, Clara Pons, Marc Carrizo.
MUSIKA: Clozee, Arturo Calvo, Lluc Fruitós.
IRAUPENA: 75′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 17an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.brodasbros.com
Buen día,
Quisiera saber los horarios de venta de entradas para el espectáculo de este viernes 17-01 de los Brodas Bros.
Gracias
Saludos
El horario de taquilla de Kultur Leioa es: 11:00-13:30 h y 16:30-20:30 h.
También puedes comprarlas on-line: https://ticket.kutxabank.es/kulturleioa/public/janto/