Leioako Udaleko Kultura Sailak arte, artisautza eta sormen tailerrak antolatu ditu aurten ere. Aurreinskripzioa egiteko epea irailaren 9ra arte egongo da zabalik, goizez (9:00etatik 14:00etara) Kultur Leioan eta Gaztelubideko udal bulegoan.
Tailerren plaza kopurua mugatuta dago. Plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hori horrela, aurreinskripzioaren hurrenkerak ez du plazarik bermatzen. Zozketa izatekotan, irailaren 13 egingo da (zozketaren ordutegia zerrendekin batera argitaratuko da).
Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak eta birziklapena, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, mugimendu eta erlaxazioa musikaren bidez, argazkigintza digitala, eta eskulanak Pinuetan. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak honi erantsitako informazio-liburuxkan (PDF-a) kontsultatu daitezke.
Tailerrak irailaren 26ko astean hasiko dira ematen.
Iruzkindu