ERAKUSKETA
2015-2016 ikasturtea
Kultur Leioako erakusketa aretoak arte, artisautza eta sorkuntza tailerretako aurreko ikasturteko ikasleen lan-bilduma zabala hartuko du ekainaren 9tik uztailaren 24ra.
Hainbat diziplina batu dira: pintura (olioa, akrilikoa, akuarela, pastela), zeramika, zaharberritzea, zur-lanketa, argazkilaritza, ebaketa eta jantzigintza, kontaketa…
Sormenezko erakustaldia.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Ekainaren 9tik uztailaren 24ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 h, larunbatak, 11:00-14:00 h eta 17:00-20:00 h, igandeak eta jaiegunak, itxita
» Sarrera: Doan
Iruzkindu