Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Artizar RSS Blog

Kalakan: "Artizar"

MUSIKA
Kalakan (Euskadi)

LEKU MUGATUA

Norabidea ez galtzeko ardatz segurua, betidanik gure buru gainean izan dena. Oinarri mugituezina, hainbat mendetan artzainek ere erabili izan duten «itsasargia».

Kalakan taldeak azalduko duen disko berriaren izenburuaren esan nahiari konektatuta egon nahi du, beti eta beti. Edozein tenpesta zeharkatuz ere, burua edo norabidea inoiz galdu gabe bakoitzak gure bizi bidea beti segitu behar dugula gogoratu nahi baldin bazigun bezala.

Azken 10 urteetan hainbat lurralde, artista, kolaborazio ikusi izan ditu hirukoteak bainan beti ardatz berdina mantedu izan du: Euskal kantua eta honi dion errespetua.

Azken disko honetan, bere bizi bidearen xenda berri batean sartu da Kalakan, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.

Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto kosmikoak… Jamixel, Xan eta Bixentek hainbat sorpresa emango dizkigute lan berri honetan.

MUSIKARIAK: Jamixel Bereau (ahotsa, xilintxak, danborra, panderoa, teklatuak), Xan Errotabehere (ahotsa, alboka, txirula, teklatuak), Bixente Etchegaray (ahotsa, dunbala, tronpeta, teklatuak).
IRAUPENA: 85′.

» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 1ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.kalakan.eus

Gaztea

ZIKLOA

Musika con alma



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)