ANTZERKI FAMILIARRA
Titiritrán Teatro (Andaluzia)
Arturo eta Clementina bi dortoka dira, bata besteaz maitemindu dira eta elkarrekin bizitzea erabaki dute. Clementina alaia, bizia eta ameslaria da; Arturok, ordea, zama bat darama lepoan: Clementina mantendu eta baliotsu deritzon guztia hari eskaini. Bion irizpideak oso bestelakoak dira: alde batetik, Clementinak artea eta bizitza sortuz bizi nahi ditu; beste alde batetik, Arturok dagoeneko irmotu den kultura baino ez du baloratzen, eta bere bikotearen inozentziaz egiten du barre hainbat jarduera artistiko egin nahi dituelako. Clementinari pixkanaka-pixkanaka ari zaizkio bikotearen aurreiritzi eta ziurtasun-eza gailentzen, eta, azkenean, erabat preso ikusi du bere burua. Halako batean, Clementinak babes itogarri horretatik ihes egitea erabakiko du, baina Arturok ezingo du ulertu zergatik deuseztatu dituen bere ahalegin guztiak, bizitza erosoa eta objektu baliotsuz betea eduki dezan.
Titiritrán-ek berezko mintzaira bat garatu du txotxongilo-eta objektu-antzerkiaren barnean, teknologia berriak eta ohikoak konbinatuta: besteak beste, txotxongiloak maneiatzeko teknika mistoak, argien erabilera artatsua eta musika originala, haren berezko ezaugarriekin batera.
* Feten 2016 · Sari Nagusia.
* Feria Teatro en el Sur 2016 · Ohore aipamena.
IPUINAREN IDAZLEA: Adela Turín
MOLDAKETA, ZUZENDARITZA ETA ANTZEZLEAK: Maruja Gutiérrez, Pedro A. López
DISEINUA ETA IRUDIEN SORMENA: Maruja Gutiérrez
DISEINUA ETA ARGI-MAHAIA: Pedro A. López
PIANISTA: Eduardo Hernández
KANTA-IDAZLEA: Elena Simionov
MUSIKA KONPOSAKETA: Héctor E. Márquez
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
IKUSLEA: 4-10 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 12an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Titiritrán Teatro
GOMENDATUA
Iruzkindu