Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Asteburu musikala Leioan, Musikaleren eskutikRSS Blog

Musikale

Beste urte batez, Leioarekin duen hitzorduari leial datorkigu Musikale, eta, oraingoan, dozena bat taldek eszenatoki bihurtuko ditu kaleak. Oraingoarekin, hamaika dira dagoeneko Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketa honen edizioak; munduko bazter guztietatik etorriak, 120 bandatako ia 2.000 musikari baino gehiago aritu dira topaketa hauetan.

Genero musikalen aukera anitzarekin, kutsu tradizionaletatik garaikideetaraino, Musikale, aurten ere, kaleko musikaren bizitasunaren erakusleihoa izango da.

Dixie musika, bluesa, jazza, musika klasikoa, balkandarra, brasildarra… aurten ezarritako hiru ibilbideetan entzun ahal izango diren askotariko erritmoak baino ez dira. Hona hemen ibilbideok: (1) Kultur Leioa / Boulevard / Ikea Barri plaza; (2) Kultur Leioa / Estartetxe; (3) Ondiz parkea. Eta, aldi berean, Boulevardak Musika Egituren Parkea hartuko du ostiral eta larunbatean; bertan, soinuz inguraturik gozatu eta jolastu ahal izango da.

Egitaraua

Liburuxka

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2011, irailak 16

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)