2021 urtea ondo hasteko eskeintza bikoitza izango du Kultur Leioak. Ostiral honetan, urtarrilak 15 eta 19:00etatik aurrera, GATIBU talde bizkaitar ezagunak kontzertu akustikoa eskeiniko du. Formatu berria baina bere betiko abestiak, diska berriaren kantuak ahaztu barik noski, 20 urteko beren ibilbidea rocka euskaraz pasioz eta zintzotasunez isladatuz.
Igandean aldiz, urtarrilak 17 (18:00), txikientzako txanda izango da. La Baldufa konpainia kataluniarrak SAFARI ikuskizuna taularatuko du euskeraz. Txikienei zuzendutako ikuskizuna da, non eszenografiarekin jokatzen den ekosistema hori islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko. Bullying-a da jorratzen den gaia. Safariaz gozatzeko eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.
2021, urtarrilak 12
Iruzkindu