Aterpe Leioa Gaztegunean kurtso honetan izango diren tailerretan eta ikastaroetan izena emateko epea astelehenean, irailak 15, irekiko da. Ekintza hauek 14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta daude.
Aterpe Leioa Gazteguneak leioaztar gazteentzako zuzendutako ikastaro eta zerbitzuen programazio potoloa eskaintzen du. Honetaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalerriek antolatutako UK Gaztea programaren ikastaroak ere izango dira aurten. Hauen artean:
– Elikagaien manipulatzaile ikastaroa.
– Beldur Barik bideosormen tailerrak.
– Lehen sorospenak.
– Ingelesa ikastaroak.
– Jendaurrean hitz egiteko gakoak.
– Lan esparruan gure burua saltzen ikasteko sormen teknikak.
– Droga testing-a. Informazioa eta prebentzioa sustatzeko.
– Enpresa praktikak beka programa.
– Bitartekaritza eta inklusio zerbitzua.
Kaixo:
Gustatuko litzaiguke jakitea ea oraindik dagoen lekuren bat urrengo ikastaroentzako:
Lehen sorospenak eta
Janari erabiltzaile txartela
Eskerrik asko.
Marijose
Kaixo Marijose.
Lehen sorospeen ikastaroan ez dago lekurik. Eta Janari erabiltzaile txartelan laku gutxi geratzen dira. Deitu mesedez 944 055 850 telefonoari eta informazio gehiago emango dizugu.