Aterpe Leioa Gazteguneak tailer, ikastaro eta lehiaketa eskaintza sorta prestatu du iraila-abendurako. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta. Izena emate epea irailaren 16tik 22ra izango da zabalik.
Gaztegunean perkutsioa, euskal dantzak, larrua lantzeko ikastaroa, sukaldaritza (euskaraz) eta Leihosex. Eta gainera, aurten Aterpe Gazteguneak hiru urte betetzen ditu.
Honetaz gain, gazte music box, dardo txapelketa, txapa tailerra, ingurumena zaindu, sukaldaritza, ping pong txapelketa eta drogomenpekotasunen tailerra izango dira Aterpe Leioa Gaztegunean.
2013, abuztuak 19
Iruzkindu