Aterpe Leioa Gazteguneak urtarrileko-martxorako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emate epea urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta.
Gazteguneak leioaztar gazteentzako zuzendutako ikastaro eta tailerrak dira: perkusioa, sukaldaritza osasungarria, lehen sorospenak + KDSA, adikzioen prebentzioa.
Hiruhileko honetan inauteriak izango direnez txokolatada, photocall eta inauteriko torradak antolatu dituzte.
Beste aldetik, ostegunero, Leihosex doako zerbitzua 16:30etik 18:00etara irekita egongo da.
Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu: gazte panela, sukaldaritza tailerra, dj tailerra, mini ginkana, neguko owiinpiadak, dardo txapelketa, ping pong neguko txapelketa, txapak, makilajea-krema naturalak tailerra, futbolin txapelketa, ping pong txapelketa azkarra.
Iruzkindu