Aterpe Leioa Gazteguneak Iraila-Abendua bitarterako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emateko epea irekita dago, Irailaren 17tik 26ra. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta daude.
Aterpe Leioa Gazteguneak Leioako gazteentzat zuzenduriko ikastaro eta tailerrak hurrengoak dira: perkusioa – txalaparta, lehen sorospenak + KDSA, APPS mugikorrak sortu eta zeinu hizkuntzaren lehenengo urratsak.
Halaber, ostegunero, Leihosex sexu aholkularitza zerbitzuak dohainiko zerbitzua 16:30etik 18:00etara eskainiko du.
Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu,hala nola, gazte panela, sukaldaritza tailerra, dardo txapelketa, makilajea Arimen gauan, Just Dance, Fifa’18, ping pong, perkusioa, txapelen kustomizazioa eta mahai futbol txapelketa.
Iruzkindu