Aterpe Leioa Gazteguneak apirila-ekaina bitarterako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emateko epea irekita dago, apirilaren 10era arte. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta daude.
Aterpe Leioa Gazteguneak Leioako gazteentzat zuzenduriko ikastaro eta tailerrak hurrengoak dira: jantokiko begiralea, jendeaurrean hitz egiteko teknikak, larrugintza, pazko astean – sukaldaria izango naiz.
Halaber, ostegunero, Leihosex sexu aholkularitza zerbitzuak dohainiko zerbitzua 16:30etik 18:00etara eskainiko du.
Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu, hala nola, sukaldaritza tailerra, dardo txapelketa, ping pong express txapelketa, dj tailerra, Fifa’18 txapelketa, prestatu zure azala udarako, ping pong udako txapelketa, txapelen kustomizazioa.
Erakusketak ere izango dira, Liburuaren eguna ospatuko dute eta adikzioen prebentzio tailerra antolatuko dute.
Iruzkindu