Aterpe Leioa Gazteguneko tailer, ikastaro eta lehiaketetan izena emateko epea irekita dago. Eskaintza sorta hau iraila-abenduan izango da martxan eta 14 eta 35 urte arteko gazteei dago zuzenduta.
Gaztegunean perkutsioa, euskal dantzak, larrua lantzeko ikastaroa, sukaldaritza (euskaraz) eta Leihosex. Eta gainera, aurten Aterpe Gazteguneak hiru urte betetzen ditu.
Honetaz gain, gazte music box, dardo txapelketa, txapa tailerra, ingurumena zaindu, sukaldaritza, ping pong txapelketa eta drogomenpekotasunen tailerra izango dira Aterpe Leioa Gaztegunean.
2013, irailak 16
Iruzkindu