Aterpe Leioa Gazteguneak lan merkatuarekin zerikusia duten ikastaro berriak eskaini ditu; lehen sorospenak, kurrikuluma egiten ikasteko ikastaroa eta lan elkarrizketak prestatzeko ikastaroa, hain zuzen ere. Izena emateko epea atzo ireki zen eta otsailaren 3ra arte izango da zabalik.
Plazak mugatuak dira, beraz premiazkoa da aste honetako lehen egunetan izena ematea parte hartu ahal izateko.
Baina izena eman behar ez diren ikastaroak ere badaude, adibidez irrati munduan murgiltzeko tailerra ( otsailak 23 eta martxoak 23), sukaldaritza tailerra (otsailak 15 eta martxoak 15) eta sexu hezkuntzari buruzko jokoa (martxoaren 1, 2 eta 3).
2013, urtarrilak 29
Iruzkindu