Hurrengo ostiralean, azaroak 15 (Auditorium, 21:00 h), “Musika con alma” zikloa izango da protagonista Kultur Leioan, Atlantia É Riaren eskutik. Musika uztartzen duen proiektu bat da, Ozeano Atlantikoak bustitzen dituen kulturetan inspiratua.
Bidaia artistikoa, berritzailea eta abangoardista da, erreferentziazko hiru musikarik egiten duten bidaia, ozeano horrek bustitzen dituen hiru kontinenteetako musika-, erritmo-, harmonia- eta melodia-tradizioetatik abiatuta. Kulturen eta bideen bidegurutze gisa agertzen du itsasoa. Bidegurutze bat, non erritmoek (tangoak, zortzikoak, buleriak, fandangoak, kundereak, tingak, jigak…), melodiek eta harmoniek bat egiten duten, elkarri lotzen diren eta birsortu egiten diren, ipuinen eta kondairen oinarri bihurtzeraino. Soinu, erritmo eta tinbre-estetika berri eta originala.
Iruzkindu