KULTUR MARATILA
Beheko Larraine (Nafarroa)
Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Ihauteriak hemen dira berriz eta urtero bezala, Erremosenea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta ihauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz.
Egunerokotasunean botere harremanetan murgildurik gaude. Bi aukera ditugu: errekaren urak zuhaitzetako hostoak eramaten dituen bezala, norberak bere burua hosto bihurtu korrontea jarraituz edo jolasean parte hartu eta irabaztera atera.
Ze punturaino baldintzatzen gaitu inguruak erabakiak hartzerakoan? Ze punturaino gara gure erabakien jabe?
Komedia eta tragediak markatutako bidea jarraituz, sekretuen munduan murgilduko gara. Eszenografia, argien jokoa eta espazio-denboraren tratamenduen bitartez, bai pertsonaiak eta bai publikoak errealismoatik ihes egingo du.
¤ ZuBi-Euskarazko antzerkiaren profesionalizazio bultzateko egitasmoaren 3. deialdian lagundutako proiektua ¤
ZUZENDARITZA: Maika Etxekopar
IDAZLEA ETA ANTZEZLEA: Miren Tirapu
ESZENOGRAFIA / ESPAZIO ESZENIKOA: Joxean Goya
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: +14 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 2an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 3-6 € (Bono Kultur Maratila – inaugurazio kontzertua + 5 ikuskizun-: 30 €, Kultur maratila kit bat opari)
INFORMAZIO GEHIAGO: Beheko Larraine
Iruzkindu