DANTZA FAMILIARRA
Traversée Konpainia (Euskadi)
Battit eta Luzia bi auzokide arrunt dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta burrukaldi txikiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa haunditzen joango da, giroa gero eta okerrago…Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen.
Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek Claude Broujonek idatzitako “La Brouille” liburua libreki hartu du inspirazio iturburutzat. Honen tratamendua, pixka bat aldaratua, trufa eta umorez josia egongo da. Keinu hizkuntza ardatz izanda, gorputza izango da emozioak eta pertsonaien egoerak isladatzeko bide nagusiena, eszenografia minimalista baten barnean.
EGILEA: Claude Broujon
ANTZEZLEAK: Johanna Etcheberry, Raul García Etxeberría
KOREOGRAFIA: Johanna Etcheberry
IRAUPENA: 45′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: +4 urte, familiarra
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 29an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu