Ostiral honetan, otsailak 20, blues gaua izango dugu Kultur Leioan, gaueko 22:00tan eta Auditoriumean. Musika Gertu zikloaren parte izango den kontzertuan, Estatu Batuetatik datorren abeslari ezaguna izango dugu: Sugaray Rayford, Chicagoko Mannish Boys banda ospetsuaren partaide eta Tradiziozko Blues Album onenari 2013ko saria irabazitakoa Blues Music Award-en. Ikuskizun girotsua eta energiaz betetakoa eskeiniko digu kantariak eta berarekin batera Travellin’ Brothers Leioaztarrak izango dira. Azken sarrerak salgai daude.
Iruzkindu