ANTZERKI FAMILIARRA
Teloncillo (Gaztela eta Leon)
Istorio honetan gizon batek gauza harrigarriak aurkitzen ditu: katua marruka, txakurra miauka, behia kua-kua eginez eta ahatea zaunka.
Animaliak, garraiobideak, koloreak, letrak… umorez eta jolasez beteriko mundua.
Hitzik gabeko ikuskizuna, estetika arriskutsu, harrigarri eta dibertigarria duena. Interpretazioa, onomatopeiak, irudiak eta musika dira protagonistak, eta inkomunikazioaz eta loturak sortzeko dauden mila moduez “hitz egiten” da; hizkuntza komun bat ez dagoenean ere, nola iritsi gaitezkeen bestearen bihotzera.
Ikuskizun egokia gure identitateaz hausnartzeko, nor garen eta nolakoak garen, geure buruari eta besteei begiratzeko, eta ezustekoaren magiaz gozatzeko.
Dramaturgia: Claudio Hochman (Beatriz Actis-en “Fábula” ipuina)
Aktoreak: Silvia Martín, Juan Luis Sara, Javier Carballo
Iraupena: 50′
Urteak: 3 – 6 urte
Testu barik
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 12an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
Iruzkindu