Leioako kaleetan ospatuko da hurrengo larunbatean “Iparreko Soinuak” topaketa. Suanceseko Udal Banda (Kantabria), Miereseko Musika Ateneoko Banda Sinfonikoa (Asturias) eta Leioa Musika Banda izango dira protagonistak ekitaldi musikal honetan.
Kalejira 11:30ean hasiko da eta 12:30era arte bandek hiru ibilbide alaituko dituzte.
– Estartetxe plaza – Estartetxe kalea – Errekalde plaza.
– Sabino Arana plaza – Sabino Arana – Ikea Barri plaza – Jose Ramon Aketxe plaza – Errekalde plaza.
– Udondoko bulebarra – Udondo – Euskal Etxeen plaza – Plaza Roja –Errekalde plaza.
Arratsaldeko 13:00etan, hiru bandek kontzertua eskainiko dute Errekalde plazan.
Iruzkindu