DANTZA
Natxo Montero_Danza (Euskadi)
Lugorri egoerak premiak, betebeharrak… albo batera uzteko aukera eman eta egote soila eskaintzen digu, zerbait gerta dadin edo ez itxaroteko parada. Lugorri atsedena da, aldaketaren beharra, berritua irteteko aireztatzea eta egunerokoari berriro aurre egitea.
Aisia jolasa da eta jolastea arimaren lugorria.
Sorkuntza prozesu propioaren inguruko hausnarketa.
Natxo Montero oso gaztetik hasi zen dantza tradizionalaren munduan, gero dantza garaikidean eta antzezten. Bere prestakuntza Bruselan, Lisboan, Bartzelonan eta Frantzian osatu zuen. Hainbat konpainiatan lan egin du: Organik, Steak Tartar, Pisando Ovos, Sofie Saller, Félix Ruckert Company, Cia Francoise Murcia, Cie Rialto Fabrik Nomade, Centro Coreográfico Galego, Colectivo Ruemaniak eta Cía. Licenciada Sotelo. 2008an bere konpainia propioa sortu zuen eta “CUADRA-T” eta “Carni di prima qualità” piezak sortu zituen, biak ibilbide nazional eta nazioarteko luzea eta hainbat sari izan dituztenak.
KOREOGRAFIA ETA ZUZENDARITZA: Natxo Montero.
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Pako Revueltas.
SORMENA ETA ANTZEZLEAK: Laia Cabrera, Natxo Montero.
ARGIZTAPEN DISEINUA ETA ARGAZKIAK: Gabo Punzo.
IRAUPENA: 60′
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilak 8an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu