Alaiak, oso femeninoak eta kolorez beteak, horrela definitzen ditu Luthea Salomek bere azken albumeko (Kick on the head) abestiak. Indie estilo nabariko diskoa da; bertan, Salomen ahotsa gozotasun seduzitzaileagatik eta berotasun dirdiratsuagatik nabarmentzen da.
Ostiral honetan, gitarrak lagunduta, beraren azken abestiak aurkeztuko ditu Kultur Leioan (21:00etan / 10 euro). Abestiotan norbera izateaz, bizitzaren konplikazioez, maitasunaz hitz egiten du. Kontzertuak giro berezia sortuko du kantautore kanadarraren (sustrai hispaniarrak ditu) eta ikus-entzuleen artean, estilo bereziari eta barru-barruko istorioei esker.
2011, otsailak 10
Iruzkindu