SAN JUAN JAIAK
Kifkif
Kifkif hitzak berdintasuna esan nahi du arabieraz eta beat’n blow-ren kanta hau lurreko pertsona guztien himnoa da.
Baxuaren lerroa berez gakoa da eta Europako publiko guztiek kantatzen dute bisak eskatzeko. Letra ingelesez eta arabieraz izatea, nahastuta, mezua mundu guztiari heltzea bermatzen du.
Krutsch maisuak – artista arrakastatsuentzat egiten du lan, Culcha Candela taldea kasu – behin betiko ukitu elektronikoa eman zion KifKif-aren produkzioari.
Leku guztietako publikoak, nazionalitatea, arraza edo fedea edozein dela ere, berotasun berbera erakusten dute Katie LaVoix-ek uste osoz esaten duenean:
“KifKif hitzak berdintasuna esan nahi du arabieraz. Nahiz eta ideia kultural, erlijioso eta ideologiko desberdinak izan, gizakiak garen aldetik, berdinak gara geure eskubide eta oinarrizko premiei dagokionean. Eta helduak garenez, era berean, gai gara geure bizitzak bideratzeko eskubide horiek lortu eta geure premiak asetzeko, guretzat eta inguratzen gaituztenentzat. Ez gara txiki sentitu behar. Geure aukerak baloratu behar ditugu eta horiek erabili harrotasunez”.
» Non: J. R. Aketxe plaza
» Eguna: Ekainaren 23an
» Ordutegia: 21:30ean
» Sarrera: Doan
Iruzkindu