San Bartolomen dena dago prest bihar bertan txupina botatzeko eta, lau egunetan zehar, jai giroan murgiltzeko. Egitarau potoloa dago zain, lehiaketak, jolasak, musika, herri kirolak, nekazal azoka, herri bazkariak…
Abuztuak 22, ostirala
19.00 h – Txupina eta jaien hasiera.
20.00 h – Kuadrilen jaitsiera GURETZAT fanfarriarekin.
20.30 h – Jendarteko mozorro txapelketa.
21.00 h – Sardinada herrikoia.
23.30 h – Gau jaia IZARGI taldearekin.
Abuztuak 23, larunbata
Goizean zehar Euskal Jantzien VII. Txapelketa. Trikitilariak
10.30 h –San Bartolomeko XIV Nekazal Azoka.
12.00 h – II. Motorren kontzentrazioa J.F. Mendieta “Txirlo” Omenaldia
12.30 h – Triki-kantu kantari
14.30 h – VI. Herri bazkaria bakoitzak ekarritako janaria.
17.00 h – IX Mus txapelketa arina.
18.30 h – Idi probak.
20.00 h – X. Tortila txapelketaren izen ematea.
21.30 h – Tortilen aurkezpena.
22.30 h –Tortila txapelketaren sari banaketa.
23.30 h – Gau Jaia EGAN taldearekin.
Abuztuak 24, igandea – San Bartolome
11.00 h – XLIX. Marmitakoko izen ematearen itxiera.
11.00 h – Puzgarriak.
12.00 h – Mesa santua eta ohorezko aurreskua.
13.00 h – Gure nagusientzako luntxa.
13.30 h – Kazolen aurkezpena.
17.00 h – IX Mus txapelketa arinaren finala.
18.00 h – Marmitako sari banaketa.
18.30 h – Asto probak.
20.30 h – DJ.
Abuztuak 25, astelehena – San Bartolometxu
11.00 h – Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
11.00 h – Umeentzako margo txapelketa.
12.00 h – Bitxa jaia.
13.00 h – Margo txapelketaren sari banaketa.
13.30 h – V. Igel-toka txapelketa.
18.00 h – Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
18.30 h – Asto probak.
20.00 h – Asto proben eta kuadrilen sari banaketa.
20.30 h – Txokolatada herrikoia.
Iruzkindu