Bihar bertan helduko da gure Olentzero Leioara. Gutunak jaso eta herriko kaleetatik ibili ostean Leioako etxeak opariz beteko ditu.
Erdigunera arratsaldeko 17.00etan helduko da, Elexalde errotatik Bulebarrera joango da, handik Sabino Arana kaletik ibiliko da Luis Libanora heldu arte, gero Euskal Etxeen plazara helduko da, eta Bulebarra eta Errekalde plazatik pasatu ostean Kultur Leioan izango da arratsaldeko 18.30ean inguru. Bertan herriko txikienak Olentzerorekin egoteko aukera izango dute euren opariak jaso baino arinago.
Baina herriko hainbat tokitatik ibiliko da Olentzero bihar…
LAMIAKO – TXOPOETA
17:30ean.
Antolatzailea: Txikiak Txiki Dantza Taldea.
PINUETA
17:30ean.
18:00etan. Harrera.
Antolatzailea: Erromo eta Pinuetako Jau Batzordea.
TXORIERRI
18:00etan.
19:00etan. Harrera.
Antolatzailea: Bifor Jai Batzordea.
SAN BARTOLOME
18:00etan.
Antolatzailea: Auzotarrok Kultura Elkartea.
Iruzkindu