ARGAZKIA
Jose Horna
Zergatik ateratzen ditudan jazzari buruzko argazkiak? Hainbat erantzun eman nitzake: Billie Holidayren edo John Coltraneren grabaketak, Herman Leonarden, William Claxtonen, Guy Le Querrecen eta beste maisu batzuen argazkiak, Pio Lindegaarden edo Juan Claudio Cifuentes “Cifuren” irratsaioak… Horiez gain, barne-barneko ikuspegi batetik, esan dezaket Julio Cortazarren kontakizun ezagun baten protagonistari gertatzen zitzaionaren antzeko zerbait gertatu zaidala batzuetan, alegia, irudipen ahaztezin hau izan dudala: musikaren eta irudien arteko konexio horiek, Lester Youngen baladen tankerako gau luze eta goibelerantz ninderamatenak, argazkitan ateratzen ari nintzela… bihar.
Argazkilarien ideiak, pertzepzioak edo aukeratutako uneak ezberdinak al dira kamera digitalak erabiltzeagatik? Bit, Kilobyte, Megabyte… eta halakoetan pentsatzen dugu? Ala iruditan pentsatzen –eta sentitzen– dugu?
Programa bati “Bits of Jazz” esamoldearen itzulpen automatikoa eskatzen badiogu, ez digu informatikari buruzko inolako erreferentziarik emango; aitzitik, “jazz zati edo puskak” esanahia agertuko da, besterik gabe. Hortik abiatuta, nire ustez, atzitzeko tresna bigarren mailan geratzen da, azken helburua ez baita kode bitar bat edo erreakzio fotokimiko bat, hauxe baizik: argitasun-une baten, itzal baten edo, kasu honetan, musikaren adierazpen subjektiboa. Hots, komunikazio bizi eta zuzena lortzeko ahalegina. Jazza bezala…
» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Otsailaren 3tik 27ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu