Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bizikletak RSS Blog

Bizikletak

ERAKUSKETA
Aitor Alonso Arenazaren bilduma

Bilduma honen historiaren hasierara jotzekotan, 25 urte egin behar ditugu atzera.
Duela 25 urte, Artean bizi zen santurtziar bati bizikletak eta bizikleten piezak eta osagarriak biltzea bururatu zitzaion. Ibilgailu ezagun horren oraindik oraingo ibilbidea gogora ekarri eta euskal industria, batez ere Eibarkoa, omendu nahi zuen. Izan ere, duela hamarkada asko, krisialdi larria jasaten ari zirela, Eibarko industriak dibertsifikazioaren bidea urratzen jakin zuen, bertan behera ez geratzeko eta aberastasuna sortzen jarraitzeko.

BIZIKLETA
Frantzian asmatu eta Ingalaterran hobetu edo perfekzionatu zutelarik, geureganatu egin dugu, gure ohituretan txertatuz. Haurren ametsa, langileen eguneroko erreminta, industria berezi baten iturburua, bakarkako edo taldeko paseo luzeetako laguna. Hori guztia da bizikleta. Baina, batez ere, kirolerako funtsezko tresna da, nahiz eta erliebe malkarra eta klima zakarra ditugun. Egunez egun, urtez urte, mende batetik gora darama ilusioak sortzen eta asetzen. Hainbeste esfortzu xahutu du, non epika-sortzaile den.

ENPRESAK
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Eibarko arma-enpresek birmoldaketa-prozesu gogorra jasan zuten, Iparramerikako merkatu garrantzitsua ixtearen ondorioz. Orduan, zenbaitek bizikletak fabrikatzeari ekin zioten, tresneria egokituz, manufaktura metalikoa baztertu gabe. Hamarkada bat geroago, GAC, BH, Orbea, CIL… tinko kokatuta zeuden sektorean. Poliki-poliki bizikletaren inguruko zerbitzuak sortu ziren. Kateak, abiadura-aldagailuak, koadroak, jarlekuak, ekipo elektrikoak, balaztak, gurpil-puzgailuak, pedalier-ardatzak, eskulekuak eta beste pieza eta osagarri batzuk egiten zituzten.

EGUNEROKO BIZITZA
Txirrindulariak, pedalei eraginez energia asko xahutu arren, etekin handia ateratzen zion bizikletari. Bere xumetasunean, oinarri-oinarrizko ibilgailua zen lanera joateko, herrien arteko joan-etorrietarako… harik eta motordun ibilgailuak agertu ziren arte. Bizikletaren bertsio bereziak ere kaleratu zituzten: adibidez, pakete txikiak banatzeko edo zorrozkailuen gurpila mugiarazteko. Gaur egun, ingurumenaren eta osasunaren aldeko irizpideak nagusi direla, bizikletaren erabilera indartu egin da berriro hiri barruko joan-etorrietarako, horretarako beren-beregi sortutako bideen laguntzarekin.

» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Apirilaren 14tik maiatzaren 20ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan



KATEGORIAK: Agenda, Erakusketak
Etiketak:

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak kultura kalera aterako du udan

Leioak kultura kalera aterako du udan; horrela, uztailean zehar, familiek aire zabaleko eta doako zinema- eta antzerki-kultur proposamenez gozatu ahal izango dute.


2024, uztailak 1

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)