Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Horretarako, hiru mota izango ditu Bizkaiko Kultur Txartelak, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute.
A motako Bizkaiko Kultur Txartelak
32 euroko prezioa izango du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da (B edo D motetako Bizkaiko Kultur Txartelekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak izan ezik).
Liburua: testu-liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak izan ezik.
Musika: edozein euskarritan (CDa, biniloa, DVDa…).
Zinema: DVDa eta beste euskarri batzuk.
B motako Bizkaiko Kultur Txartelak
28 euroko prezioa izango du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika…) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da.
D motako Bizkaiko Kultur Txartelak
24 euroko prezioa izango du, eta euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika…) erabili ahal izango da.
Produktu batzuk berariaz geratuko dira programatik kanpo, eta ezingo dira Bizkaiko Kultur Txartela erabiliz erosi. Hauek dira produktuok: papergintzako artikuluak; informatikako eta elektronikako ekipo, software eta kontsumigarriak; jokoak eta bideojokoak.
NOIZ EROS DAITEZKE?
Udaberriko kanpainan
2014ko martxoaren 31tik ekainaren 27ra arte.
NON EROS DAITEKE?
BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian
NOIZ ERABILI?
2014ko martxoaren 31tik ekainaren 30ra.
Iruzkindu