Hurrengo ostiralean, urriak 18 (Auditorium, 21:00 h), musika izango da protagonista Kultur Leioan, blues/rock saio bikainarekin, TRAVELLIN’ BROTHERS eta A CONTRA BLUES taldeen eskutik. Leioaztarrak hamabost urteko ibilbidea dute jadanik, bederatzi
disko, eta milatik gora kontzertu: Travellin Brothers Europako blues bandarik errespetatuenetako bat da. Hamabost herrialdetan baino gehiagotan barrena egindako biraren ondoren –besteak beste, Txinan lehenbizko aldiz–, Bilboko Arriaga Antzokian zuzenean grabatutako CD+DVD berria aurkeztuko digute.
Horiekin batera, rock’n’roll sutsua A Contra Blues taldearen eskutik. Hamahiru urteko ibilbidea, zazpiehun kontzertutik gora, eta sei disko. Debuta egin zutenetik batetik bestera ibili dira. Askotariko agertokietan jo dute: sorterritik hasi (Bartzelona) eta Europako jaialdirik ospetsuenetara iristeraino. Gaur egun Europan den bandarik onenetako bat da, zalantzarik gabe. Eszenaratzea akasgabea eta ikaragarria da. Indarrez, sendotasunez eta enpatiaz beteriko esperientzia paregabea.
Iruzkindu