Hurrengo ostiralean, abenduak 14 (Auditorium, 20:30 h), HIKA Teatroa konpainia euskaldunak sortutako “Bodorrio” antzezlana izango dugu Kultur Leioan.
Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, ospakizun gala antolatu du. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”. Horixe da gonbidatuei egingo dien harrera.
Baina gauzak ez dira behar bezala aterako ta hainbat sorpresek ezkontza kolokan jarriko dute. Narrazio basatia Hika Teatroaren eskutik.
2018, abenduak 10
Iruzkindu