MUSIKA
Xabi Aburruzaga (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Bat, bi, hiru, lau… eta bost. Esku betearekin zenbatzeko adina sorkuntza-lan. Bost. Zentzumen oro gozarazteko moduko soinuak dakartza bosgarrenak. Pentagramaren arteza bihurrituta, bost puntako izarrari darion soinua. Ongi etorri, Bost. Heldutasunean nekaezin dabilen musikariaren bostekoa. Azkenaldiko bizipenei emandako bostekoa. Poztekoa.
Xabi Aburruzaga (Portugalete, 1978) trikitilari eta konpositorearen bosgarren lana da Bost. Aurrekoan, Keltik (2016) izenekoan, unibertso keltiarrean bidaia genezan proposatu bazigun Xabik, oraingo honetan barru-barruko bidaia egin du musikariak; azken urteetan bizitako esperientziak oinarri dituzten hausnarketei doinua jarri die, eta horietako batzuei baita hitzak josi ere.
Barne-bidaia egin du Portugaleteko musikariak eta han-hemengo lagunekin bizitakoak, haurtzaroa, aitatasuna, eta nola ez, maitasuna, trikitixari diona, zein baino zein kutunago zaizkion pieza bihurtu ditu eta entzuleari eskaini dio Bost, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko.
MUSIKARIAK: Xabi Aburruzaga (trikitixa eta ahotsa), Eriz Perez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Jon Cañaveras (kontrabaxua), Koldo Uriarte (teklatuak), Aitor Uribarri (perkusioak), Arkaitz Pascuas eta Nagore de la Cuevas (dantzariak), Unai Mimenza (soinu teknikaria).
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 16an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.aburruzaga.com
CICLO
Iruzkindu