ERAKUSKETA
Elssie Ansareo, Eduardo Sourrouille, Mabi Revuelta
Bosteko 2011 Arte Garaikidearen Erakusketak hamalaugarren edizioa du aurtengoa, eta hiru artista ospetsuren ibilbidea aurkezten du, “Barneko begiradak” izenburupean.
Elssie Ansareo (Mexiko, 1979), Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970) eta Mabi Revuelta (Bilbao, 1967). Hiru diseinatzaile oso ezberdin horiek lan beraren inguruan bildu dira ni-a aurkezteko, era askotara adierazten den barrurako begirada; kasu honetan, gorputz hizkuntzaren bitartez, gorputza eskultura eginda, eta argazkigintzaren bitartez.
Itxaso Mendiluze komisario duen erakusketa ibiltariak Leioa, Arrigorriaga, Zornotza, Basauri eta Getxoko udalerrietara hurbilduko du euskal artearen hautaketa bat.
» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Azaroaren 3tik abenduaren 4ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu