Iñaki Bilbao, Juan Sagastizabal eta Lourdes Vicente izan ziren atzo protagonista handiak, Kultur Leioako erakusketa aretoan ikusgai dagoen Bosteko 2012 erakusketaren inaugurazioan.
Erakusketan hiru artista ezagun horien lanak daude bilduta, eta, atzo, beraien lanei buruzko xehetasunak azaldu zizkieten bertaratutakoei. Nabarmendu beharra dago Leioan ikusgai jarritako Bosteko erakusketan artista horien hiru lan aurkeztu direla esklusiban. Bosteko erakusketa ibiltaria da, eta helburu nagusia euskal artista plastiko ezagunen lanak hedatzea eta ezagutaraztea da.
2012, urriak 5
Iruzkindu