Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bosteko 2015 RSS Blog

Kriegsausgabe

ERAKUSKETA
Ana Riaño, Iker Serrano, Roberto Aguirrezabala

ANA RIAÑO
Ana Riaño (Bilbao, 1985) Bilbon bizi da, eta bertan jaso du prestakuntza artistikoa. 2008an lortu zuen lizentzia, Leioako Arte Ederren Fakultatean, pintura eta grabatuko espezializazioan. Hainbat tailer egin ditu, besteak beste,Manu Arregui, Dora Salazar, Begoña Zubero eta Imanol Marrodánekin.

Bestalde, 2011n egoitza-beka izan du Bilbao Arte Fundazioan. Bere artelanek hainbat aldiz jaso dituzte aipamenak, hala nola, “Pintura, Eskultura eta Arte Digitaleko Bancaja Nazioarteko Saria” eta “Ertibil Bizkaia”. 2014an, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekoizpen-beka lortu zuen, eta, urte horrexetan, finalista izan zen Errioxako Wurth Museoko “Estudio 120m” eta Veneziako Arte Laguna Nazioarteko sarian, eta Madrilgo Galeriako “Aquí y Ahora” ekitaldian hautatu zuten. 2015ean, finalista izan da Caja de Extremaduraren Obra Abierta Arte Plastikoen Nazioarteko Sarian (Plasencia, Cáceres), eta MUA – Alacanteko Unibertsitateko Museoaren “Muliers Mulieris” deialdian, eta Madrilgo New Galleryko “La New Fair” ekitaldian parte hartzeko hautatu dute.

Toki hauetan izan ditu artelanak ikusgai: Getxoarte eta Ibilarteren bi edizioak (2009-2010); Centro de Arte Palacio Almudí, Murtzia, IVAM, Sala de la muralla (2009-2010); Errioxako Wurth Museoa; Eibarko Museoa; New Galleryko “La New Fair” ekitaldia; Blanca Soto Galeria; Plasenciako Palacio Almudí Kultur Zentroa; Cáceres; eta MUA Alacanteko Unibertsitateko Museoa. Horrez gain, nazioarteko erakusketa batzuetan izan da, esate baterako: “La Gran Vasca”, Palermo, Sicilia; Artower Gallery, Atenas; Galería” El Tunel”, Guatemala Hiria; eta Rozas Botrán Fundazioa, Guatemala (2014).

IKER SERRANO
Iker Serrano Bilbao eta Basauri artean bizi da, eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatu zen EHU/UPVtik, eta doktoregaia da unibertsitate berean, pinturari buruzko doktorego-tesia egiten ari baita. Irakasle artista da Kultur Basaurin.

2007an erakusketak egiteari ekin zion, hainbat beka eta sari eskuratu zituen, eta horiek bidea eman zioten Estatuko zenbait zirkuitutan lanak ikusgai jartzeko. Sari nabarmenenak aipatzearren, 2009an Iruñeko Artista Gazteen 2. Saria eskuratu zuen, eta 2011n Nafarroako Artista Gazteen 1. Saria. 2010ean, Eusko Jaurlaritzaren doktorego aurreko beka lortu zuen, doktorego-proiektua egiteko. Urte berean, egoiliarra izan zen Bilbao Arte Fundazioan. 2011n, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekoizpen Beka jaso zuen. 2012an, Eusko Jaurlaritzaren arte plastikoko argitalpenetarako diru-laguntza eskuratu zuen, eta, 2014an, ISOLARIOS proiektua aurkeztu zuen horri esker.

2007an, The Golden Age proiektua aurkeztu zuen Getxoarteko Arte Sortu Berrien Aretoan. Hurrengo edizioan ere hartu zuen parte. 2009an, Inmersiones-en esku hartu zuen, eta bere hurrengo proiektuak prestatu zituen. 2010ean, banakako erakusketak jarri zituen: Boxing Painters proiektua Iruñeko Zitadelan, BilbaoArten egoiliar gisa, eta Entre Cazador y Observador Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Hurrengo urtean, Viaje e Isla banakako proiektua aurkeztu zuen BilbaoArte Fundazioan, eta, 2012an, Viaje / Isla 2.1., Windsor Kulturgintza Galerian. 2013an, El Guardián del Bosque proiektua prestatu zuen, 2014an Madrilgo Utopia Galerian eta Bilboko Rekalde Aretoan aurkezteko. 2015ean, Lur Zati Bat proiektua aurkeztu du Bilboko LaTaller Galerian.

Taldeko erakusketa askotan hartu du parte, Bilbon, Nafarroan, Madrilen, Bartzelonan eta beste hiri eta herri batzuetan.

ROBERTO AGUIRREZABALA
Roberto Aguirrezabala Arte Ederretako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik, Ikus-entzunezko eta Pinturako espezialitateetan (1995).

Sari eta beka ugari eskuratu ditu, besteak beste, hauek: 1998an, Nafarroako Bideo Jaialdian artista agertu berri gailenari emandako saria, net.art-eko artelanik onenari emandako lehen saria 2002ko Canariasmediafest – Kanarietako Bideo eta Multimediako Nazioarteko Jaialdiaren X. edizioan, Mobius Barcelona Multimedia Saria 2006an, Mecad beka 2000. urtean, Caja Madrid-en Generación 2001 beka, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka 2004an, Bilbao Arteren beka 2010ean eta 2015ean, Eusko Jaurlaritzaren beka 2010ean, ArteShop beka 2012an eta 2013an. Toki hauetan izan ditu erakusketak: ArteShop 2013 eta 2012; Bilbao Arte 2010; Arte Garaikideko Huarte Zentroa, Roberta Bosco eta Stefano Caldana komisarioek 2008an antolatutako banakako erakusketa, Huarte (Nafarroa); Bartzelonako BAC Festival!, 2006; Gure Artea 2002 eta 1994; Cyberia 2002, Marcelino Botín Fundazioa, Santander; Donostiako Plaza 2001 Jaialdia, Laura Baigorri komisarioak antolatutako net.art-eko sekzioa, ARCO 2000. Gainera, nazioarteko erakusketetan ere hartu du parte, adibidez, hauetan: El discreto encanto de la tecnología. Artes en España (2008-2009), Claudia Giannetti komisarioak gidatua MEIAC-en (Badajoz), ZKM Center for Art and Media (Karlsruhe, Alemania) eta Instituto Tomie Ohtake (Sao Paulo, Brasil). Bestalde, toki hauetan izan ditu lanak ikusgai: 12º Rencontres Internationales Paris/Berlin/Madril, 2007; III Festival Internacional de Arte Electrónico 404 (2006), Rosario (Argentina); File Festival, 2004, Sao Paulo (Brasil); net.art-eko erakustaldia Hannoverreko Erakusketa Unibertsaleko Espainiako Pabiloian, 2000; Net_condition nazioarteko erakusketa, 1999, Bartzelona, Alemania, Austria, Japonia.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Urriaren 19tik azaroaren 8ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00 etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan

www.anarianoo.com

www.ikerserrano.com

www.robertoaguirrezabala.com

Katalogoa



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Olentzerok eta Mari Domingik egingo duten harrera Kultur Leioan izango da

Olentzero eta Mari Domingiren harrera tokiz aldatu da eguraldi iragarpenaren ondorioz. Ordua 18:00etan mantenduko da, baina Kultur Leioan izango da eta ez Elexaldeko Errotan, programatuta zegoenez.


2024, abenduak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)