Gaurtik, urriak 19, azaroaren 8rarte ere, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen arte garaikidearen inguruko Bosteko 2015 erakusketa ibiltariaren hamazortzigarren edizioa izango da Kultur Leioako Erakusketa Gelan (astelehenetik ostiralera 10:00-20:00; asteburu eta jai egunetan 11:00-14:00/17:00-20:00).
Edizio honetan hiru artista hautatu dira: Ana Riaño eta Iker Serrano margolariak dira. Biak aritzen dira pintura errealista garaikidearen eta figuratiboaren arloan, baina estilo desberdinak erabiliz. Roberto Aguirrezabalak argazkigintza lantzen du, narrazio formatuan, erretratu fikzionatuaren eta paisaia eraldatuaren artean.
2015, urriak 19
Iruzkindu