Hurrengo igandean, martxoak 15 (Auditorium, 18:00 h), ikuskizun familiarra izango dugu Kultur Leioan. Kataluniako La Baldufa konpainiak SAFARI ikuskizuna eskeiniko du.
Safari lanak Lío en la Granja laneko bi protagonistak mantentzen ditu: Piñote eta Calabacín. Orain, bi pertsonaia horiek sabanan bizi izan duten gatazkaren berri ematen digute; bertara joan ziren lehoia desagertu zela jakin zutenean. Txikienei zuzendutako ikuskizuna da, non eszenografiarekin jokatzen den ekosistema hori islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko.
Bullying-a da jorratzen den gaia. Haurrek haren mehatxuak uler ditzakete krokodiloaren, lehoiaren, jirafaren, tximuaren eta elefantearen jokabidetik abiatuta. Bazatozte safarira?
2020, martxoak 10
Iruzkindu