MUSIKA
(Portugal)
Carla Piresen ibilbide artistikoa aktore eta abeslari lanetan hasi zen, telesailen soinu bandak grabatzen eta ia lau urtez, Amália Rodrigues gazte baten paperean Portugalen pertsonaia mitiko horri buruz ekoitzi den musikalik garrantzitsuenean. 2008tik hona, mundu osoko agertoki eta ekitaldietatik dabil hamaika kontzertu ematen.
Bere azken albuma, “Aquí”, Lisboa eta mundu osoa da, oraina, iragana eta etorkizuna abesten dituenaren begietatik ikusia, tokikoa eta unibertsala, batzen gaituena eta banatzen gaituena, ospagarria dena. Fadoa goitik behera, eta aldi berean, beste musika unibertso batzuetara irekia, tangoa edo sanba kasu, hain ezberdinak eta hain hurbilak.
Presentzia izugarria agertokian, interpretazio aparta, musikari bikainak… osagarri perfektuak gaur egungo fadista ospetsuenetariko batek bere talentu osoa azaldu eta Leioako publikoa konkista dezan.
MUSIKARIAK: Carla Pires (ahotsa), Bruno Mira (gitarra portugaldarra), Pedro Pinhal (gitarra espainola), Jorge Carreiro (gitarra baxua)
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 31an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Carla Pires
Iruzkindu