Ostiral honetan, martxoak 31 (Auditorium, 21:00 h), CARLA PIRES abeslaria izango dugu Kultur Leioan. Bere azken albuma, “Aquí”, Lisboa eta mundu osoa da, oraina, iragana eta etorkizuna abesten dituenaren begietatik ikusia, tokikoa eta unibertsala, batzen gaituena eta banatzen gaituena, ospagarria dena. Fadoa goitik behera, eta aldi berean, beste musika unibertso batzuetara irekia, tangoa edo sanba kasu, hain ezberdinak eta hain hurbilak.
Presentzia izugarria agertokian, interpretazio aparta, musikari bikainak… osagarri perfektuak gaur egungo fadista ospetsuenetariko batek bere talentu osoa azaldu eta Leioako publikoa konkista dezan.
Iruzkindu