ANTZERKIA
Bambalina Teatre Practicable (Valentzia)
Utzi eramaten, ados? Bihotzetik hurbil jar zaitez, bere alde estalian. ABANIKOA. Orain, MAITASUNEAN pentsatu. Odola irakiten jartzen dizuna, zuloa oinpean zabaltzen dizuna, borondatea ezabatuz, galbidetik zaramatzana. Bere begi beltzek harrapatu zaituzte, bere bularrek, bere gerriaren mugimenduak. Zer dauka emakume horrek? Zer sentitzen du? MISTERIOA. Inorena ez, ezta zurea ere. Inoiz ez. MINA. ZORAMENA. HERIOTZA. CARMEN. Carmen du izena. Beti.
Dantza, umorea, onomatopeiak, keinuak, begirada, zuzeneko musika… horiek izan dira Meriméeren klasikoa egokitzeko erabili diren osagaiak. Lana objektu eta txotxongiloekin (gorpuzdunak, benetako espresioekin) uztartzen da, baita aktoreen lan bikainarekin ere.
Emakumeaz hitz egiten duen istorioa, nola jokatzen duen, sedukzio boterea, subertsio ahalmena, baina beste gai batzuetan ere sartzen da: nagusi den gizarte ordena, indarkeria, matxismoa, superstizioa eta sexua.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 8an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu