Kultur Leioak bere webgune berria aurkeztu du; proiektua tresna berri eta errazagoak eskaintzeko asmoz sortu da, betiere, erabiltzaileak gunean parte har dezan, zentroan garatu eta programatzen diren jarduerak komentatuz eta partekatuz.
Webgune berria erosoagoa izan nahi du nabigazioan, errazagoa informazioaren bilaketan eta egokiagoa 2.0 delakoaren beharrizan berrietarako. Horretarako, ahalegin handia egin da Kultur Leioaren webgunearen edukiak gizarte-sare nagusietan (Facebook, Twitter, Del.icio.us, Linkedin, MySpace…) partekatu ahal izateko, eta, beraz, erabiltzaileak Kultur Leioaren webgunetik bertatik sartu ahal izango dira sare horietara.
Webguneak blog bat ere badauka; bertan, Kultur Leioaren programazioari buruzko informazioa zehaztasun handiagoz emango da, eta, gainera, beste jarduera batzuk ere eskainiko dira, besteak beste, zentro honetan izaten diren lehiaketak, tailerrak, topaketak, albisteak, etab.
Iruzkindu