Leioako Udalak indar handiz ekingo dio kultur urteari, Kultur Leioaren, Udaleko Kultura Sailak, kultura eta sorkuntza artistikoa bultzatzeko, laguntzeko eta hedatzeko sustatzen duen zentro publikoaren, inguruan ekainaren amaierara arte luzatuko den programazio bikainarekin. Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak gaur goizean aurkeztu ditu plangintza anitzaren xehetasunak. Adibide gisa, Auditoriumean bakarrik, 72 ikuskizun daude programatuta.
Benito Lertxundi izango da 2019ko hasiera kulturalaren protagonista nagusietakoa, ostiral honetan, urtarrilaren 11n, 20:30ean, Auditoriumean eskainiko duen “Ospakizun gauean” lanaren aurkezpenarekin, zuzenean berarekin aritzen diren musikari guztiekin batera.
Programazioak ikuskizun aukera zabala jasotzen du, guztiak ere leioaztarren eskarietara egokitutakoak. Berrikuntza batekin. Orain arte, Kultur Leioako bazkideek, markatutako doako ikuskizun bat zuten. Oraingo honetan hiruen artean aukeratu ahal izango dute, eta eurak izango dira hiru aukeren artean, euren interesetara eta gustu pertsonaletara ondoen egokitzen dena aukeratuko dutenak.
“Programazioa osatzen duten proposamen guztiak eta bakoitza interes eta kalitate maila handikoak dira. Hori dela eta, ez da erraza batzuk beste batzuen gainean jartzea, bakoitza, dantza, musika, antzerki… diziplinaren barruan, benetan berezia delako, eta interes handikoa, artearen eta gizartearen ikuspegietatik”, azaldu du Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak.
Gertuen ditugun proposamenak
Bihar izango den Benito Lertxundiren emanaldiaz gain, urtarrilaren 18an, hitzordua “ELE! LORCA-LAUAXETA” ikuskizunarekin izango da. Bi idazle, bi poeta ikoniko, bakoitza bere kulturaren barruan, urtebeteko epean Francoren diktadurak fusilatutakoak, artean eta kulturan oinarritutako komunikazioa sustraitik moztuz.
Urtarrilaren 20an, proposamena familia osoari egongo da zuzenduta, Kataluniako La Balduga konpainiaren “Mi padre es un Ogro” ikuskizunarekin. 10 urtetik gorakoentzat gomendatutako antzezlanaren helburua hunkitzea eta besteen sentimenduak norberarenak balira bezala biziaraztea da, egoeren aurrean enpatia sortuz.
Santa Agedako XXX. Kantu Lehiaketa ere oso gertu dago, otsailaren 4an, eta oinarriak denbora gutxi barru bidaliko dira udalerriko elkarteetara eta ikastetxeetara, aurten musika talde kopurua handia izan dadin, partaidetza zabalagoarekin. 16 urtetik beherakoen partaidetzan sakonduko da, horien bitartez ohitura hori galdu ez dadin.
Kulturako seihilekoa gune askotara zabalduko da
– Auditoriumean: urtarriletik ekainera, leku horretan bakarrik eskainiko den jarduera kopurua 72 ikuskizunekoa izango da.
– Liburutegian: ipuin-kontalariak, 6 libururen aurkezpenekin eta Irakurketa Taldearekin.
– Aterpen: etengabeko ikastaro, jarduera, txapelketa, sukaldaritza… programazioa, Aholkularitza Sexologiko Zerbitzua eta XIX. Rock Txapelketa eta Margolari Gazteen XXII. Txapelketa.
– Erakusketa Aretoan: hilaren amaierara arte, “Sueños de Marionetas”*** erakusketa. Ondoren, “Esa la Tuve yo!”***, “Samurais”***, “Gravedad Cero”*** eta “Arte eta Artisautza Udal Tailerrak” erakusketak. Azken horretan, tailerretan parte hartu duten ikasleek, ikasturte honetan egindako lanak aurkeztuko dituzte.
– Santa Agedako XXX. Kantu Lehiaketa, Inauteriak, XX. Maitasun Gutun Sariketa edo “Cuando yo era joven” narrazio lehiaketa edo San Joan jaiak direla eta egingo den kartel lehiaketa.
– XX Umore Azoka: Leioako Kaleko Artisten Azokak, maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an, kaleko arteen oso programazio zabala eskainiko du. Une honetan, parte hartuko duten konpainien aukeraketan ari da lanean Udala.
– Hainbat jai, Lamiakon, Lamiako Maskaradarekin, Txorierrin, San Joan jaiak (ekainak 14, 15, 16, 20, 21, 22, 23 eta 24) eta Pinuetan.
Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak adierazi duenez, “Kultur Leioak duena bezalako agenda beteak diseinatzeko eta planifikatzeko orduan zailena herritar guztien interesetara heltzea da, guztiak senti daitezela identifikatuta gure proposamenen batekin, eskaintzen dugunaren kalitatea ahaztu barik, hori funtsezkoa delako, eta baita programatutako jarduera guztien oreka ekonomikoa ere”.
Udalak balantze positiboa egiten du. “Leioaztarrek urterik urte erakusten duten partaidetza eta interesa gero eta handiagoak dira, informazioa eskatuz, sarrerak aurrerapen handiarekin erosiz edo ia epeak irekitzen diren egun berean izena emanez jardueretan. Helarazten dizkiguten hobekuntzarako proposamenetan eta aurkezten denaren aurreko interesean ere hautematen dugu hori. Egia esan, oso balantze positiboa da”.
Urtero bezala, 2019an ere Leioako Udalak Kultur Leioatik egin du lan, ikus-entzule guztiak gustura egon daitezen proposamenekin eta diseinatutako programekin. Dena den, umeei zuzendutako programazioan maitasun berezia jarri da, proposamen aktiboen, dibertigarrien eta hezitzaileen bitartez. Izan ere, ezin dugu ahaztu gure gizartearen etorkizuna direla.
Buenas me gustaría saber si me podrían mandar las normas de el concurso de carnavales es decir los requisitos que tendrán en cuenta los jueces y las categorías así como los miembros de cada categoría y si los materiales cuentan …etc me gustaría si no es mucha molestia me lo enviaran en pdf a el email que e colocado en el apartado superior gracias
En estos momentos no disponemos de esa información. En cuanto se hagan públicas las bases las publicaremos en la web de Kultur Leioa y te las podremos hacer llegar.