Hurrengo ostiralean, urtarrilak 22 (Auditorium, 20:30 h), Bufalo Produkzioak konpainiak Unai Garatek zuzenduriko Síndrome de Estocolmo antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan.
Hurrengo ostiralean, urtarrilak 22 (Auditorium, 20:30 h), Bufalo Produkzioak konpainiak Unai Garatek zuzenduriko Síndrome de Estocolmo antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan.
Kultur Leioak argitaratu berri du 2016ko hurrengo hilabeteotan eskainiko duen kultura programazioa biltzen duen agenda. Egitarau anitz, berri eta erakargarria, euskal agertoki aberatsa uztartu egiten duena Estatuan eta nazioartean maila nabarmena duten artista eta konpainiekin. Gero eta ezagun eta baloratuagoa den luxuzko programazioa Leioako eta gertuko herrietako biztanleen eskura.
Urtero legez, Leioako Udalaren Kultur Sailak hainbat ekintza burutu ditu Gabonetan, adin guztiei eta bereziki gaztetxoenei zuzendurikoak. Besteak beste, Errege Magoen eta Olentzeroren harrera, gaztain erreak, Gabonetako Umeen Parkea, edota Gabonetan Antzerkira zikloa izan ziren, guztiak arrakastatsu suertatuz.
Ostiral honetan, urtarrilak 15, Madrildik datorren CROMÁTICA PISTONA musika taldea izango dugu Kultur Leioan (Ambigu, 21:00 h), Musika Gertu Zikloaren barruan (3 kontzertuetarako bonoa eros daiteke txarteldegian).