“Lamiako Maskarada – Maskarada de la Lamia” dokumentala, Pilar Fernández Lagunak egina Lamiako Maskarada elkartearen eta Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria Sailaren laguntzarekin, salgai dago, honezkero, 4 euroan.

28.000 pertsona inguru batu ditu Leioako Umore Azokak eta antolatzaileak pozik azaldu dira jasotako erantzunarekin. 50 konpainiek 170 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eta orotara, 22 pieza estreinatu dira.
Kultur Leioan, ekainaren 28ra arte, erakusgai egongo dira Margolari Gazteen Lehiaketan aurkeztu diren lanak, eta horien artean, baita sarituak ere.
Gaur hasten da Umore Azoka, eta Leioa, kaleko arteen hiriburua izango da igandera arte. Kaleko Artisten Azokan 50 taldek parte hartuko dute, eta 22 estreinaldi ikusteko aukera izango dugu. 170 emanaldi baino gehiago izango ditu egitarauak orotara, eta lau egunez kale arteen hiriburu bihurtuko du horrek Leioa. Ehundaka sortzaile, programatzaile eta banatzaile batuko ditu zitak, eta ikusle asko bilduko ditu. Egun egiten diren dantza, zirko, musika eta performance ikuskizun onenez gozatzeko aukera izango dute guztiek.