Ostiral honetan, urtarrilak 30 (Auditorium. 21:00), Alberto San Juan aktore ezagunak eta Fernando Egozcue konpositore eta gitarra-jotzaileak “Todo dice que sí” lana aurkezten digute Kultur Leioan, musika eta poesia uztartzen dituen errezitaldia, XX. mendeko olerkigintza espainiarrari egiten zaion berrikusketa.
Gitarra-jotzaileak bere obrak moldatu egin ditu ikuskizun honetarako eta aktoreak olerkien ibilbide sentimentala, filosofikoa eta umorezkoan barrena gidatuko gaitu, bakoitzak olerkiak bere erara ulertu eta disfrutatu ahal izateko. Nahi dugun eran bizitzeko aukera pozgarria.